Harrera bero-beroa jaso dute, gaur goizean, Mari Domingik eta Olentzerok, Egape Ikastolan. Goizeko 09:30ak aldera gerturatu dira txiki-txikienengana, zakua opariz eta magdalenaz beteta. Ondoren, nagusiagoak diren ikasleekin ere egon dira, gozoak zein gutun zuriak banatzen, beraiek egunotan beren desirak bertan idatz ditzaten. Ez dira etxera esku hutsik itzuli, ordea, bi protagonistak: abestiak, marrazkiak, dantzak... Denetatik egin dute gaur goizean, bihotza bete-beteta.