Urnietan, ohi bezala, abenduan egiten da urte berriko udal aurrekontuaren eztabaida eta bozketa. Ostegun honetan izango da hori, iluntzeko 19:00tan hasita. Iaz eta aurten, bi urtez jarraian, beraz, Aiurri astekariari bideratutako dirulaguntza nabarmen murriztuko da. 10.000 eurotan, zehazki. Hori dela eta, euskaltzaleen mugimenduak erabakiaren aurka protesta egiteko elkarretaratzea deitu du. Murrizketarik ez egitea udalaren ekarpena eguneratzea eskatuko dute.
Babes zabala jaso dute deitzaileek
Gizarte bizitzan eragile diren elkarte asko aurki daitezke. Honako hauek: Aballarri Guraso Elkartea, Asketa Taldea, Bagara Talde Feminista, Egape Dantza Taldea, Etxeberri Plazako Auzo Elkartea, Hernanialdeko AEKko Irakasleak, IÒistorra, Manttale Kultur Elkartea, Poxta Zahar, SuperH, Txanbolin Txistulari Elkartea, Urnietako Bertso Eskola, Urnietako Gaztetxea, Xoxokako Auzo Elkartea eta Zanpatuz Mendi Elkartea.