Batetik, hitzordua egingo dute, abenduaren 21ean, eguerdian, San Tomas eguna ospatzeko asmoz. San Juan plazatik hasita, Matxo tabernarako bidea hartuko dute, herriko trikitilarien laguntzaz. Bertan, txistorra-pintxoa dastatzeko aukera egongo da. Bestetik, abenduaren 24an, kalera aterako dira abestera, goizeko 10:00tatik aurrera, San Juan plazatik abiatuta, eta, azkenik, urteko azken eguneko San Silbestre lasterketa herrikoian tokiko merkatarien laguntzaz osatutako otarra zozketatuko dute. Aipatutako hitzordu guztietan, salgai izango dira Gaztetxearen aldeko zapiak eta lasterketaren ondoren zozkatuko den saskiaren txartelak.