Ion de Sosa zinemagile urnietarraren "Mamántula" lana, Goya sarietarako izendatua

Aiurri 2024ko abe. 19a, 12:43

Irudia: Sitges film jaialdia

Datorren urteko Goya sarietarako izendapena jaso du Ion de Sosa urnietarraren filmak, "Mamántula", fikziozko film labur onenaren sailan. Hala, otsailaren 8an ospatuko den sari-banaketan, lehian izango da, beste lau ikus-entzunezkorekin batera: "Betiko gaua", "Cuarentena", "El trono" eta "La gran obra". 2023an aurkeztu zuen thrillerra Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean.

Mamántularen istorioa kontatzen du, Moises Richart aktoreak gorpuztutako mutil erakargarri baten itxura duen tarantula erraldoi baten bizitza. Diskoteketan, "cruising" perkeetan edo lan egiten duen gasolindegian ezagutzen dituen biktimak maitemintzen ditu, ondoren, felazio baten bidez, gorputz osoa xurgatzeko, azala bakarrik utzita. Bien bitartean, Lorena Iglesiasek eta Marta Bassolsek antzeztutako polizia bikote bat hilketa horiek hirian zerk edo nork eragiten dituen ikertzen ari da. Hilketa horietan, urtuak diruditen gorputzetan, pozoi kopuru erraldoiak aurkitzen dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!