Gabonak 2024 | Urnieta

Kanpaikaden entsegua egingo du Etxeberri auzo elkarteak

Aiurri 2024ko abenduaren 19a

Urteko azken eguna ondo baino hobeto joan asmoz, aldez aurretik, kanpaikaden entsegua antolatu du Etxeberri plazan, bertako auzo elkarteak. Abenduaren 27an, arratsaldeko 20:00tan izango da hitzordua, eta, lehenago zein ondoren, DJ Flowing-en saioarekin biribilduko dute iluntzea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!