Bertaratu direnek KM0ko ekoizleek jarri dituzten saltokietan produktuak erosteko aukera eduki dute, eta baita bertako txistorra, gazta eta sagardoaz gozatzekoa ere.
Sanjuetan, urtero, musika, dantza, antzerkia eta suaren inguruan festa antolatzen duen Sorginen Taldeak prestatu duen 2025eko egutegia salgai jarri du. Taldeko kideek Urnietan bertan ateratako argazkien osatu dute egutegia.
Aldi berean, Aukeran Dantza Konpainiak Aiurri ikuskizun ikusgarria eman du.