“Amak” antzerkiaren aurrestreinaldia, Saroben

Aiurri 2024ko abe. 23a, 12:59

Urteari kultur eskaintza batekin ekin nahi dio Sarobe arte eszenikoen guneak: “Amak” antzerkiaren aurrestreinaldia urtarrilaren 8an, iluntzeko 19:00tan. Euskaraz izango da hitzordua eta zazpi euro balio ditu sarrerak.  

Sinopsia
“AMAK” komedia, ikastola bateko itxaron gelan atera eziñik gelditzen diren lau emakumeren arteko istorio desesperagarria da.
Egoera larri horrek, mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu, eta, bertan, amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira….

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles, Oihana Maritorena, Intza Alkain.
  • Egilea: Elena Díaz.
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi.
  •  
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!