Argi-zuzien laguntzaz iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi herrigunera, Lourdes Iriondo musika-eskolako kideek girotuta. Ondoren, Egape Dantza Taldeko helduek lauzpabost dantza egin dituzte, herritarren parte-hartzearekin. Hori horrela, hitza hartu ondoren, gutunak jasotzen eta gozoak nahiz gaztainak banatzen aritu dira. Prest dira urnietarrak Gabon gauaren etorrerarako.