“Maila handiko kirolari ugari, herri txikia izanagatik”

Xabier Lasa 2024ko abe. 28a, 09:05

Aurten nabarmendu diren kirolariei aitortza egin zieten Kirol Gala ekitaldian, Saroben atzo ilunabarrean. Urnieta herri txikia izanagatik kirolari trebe ugari dituela azpimarratu zuten, Mikel Ibargoien kazetariak aurkeztu eta Iker Lauroba abeslariak girotu zuen ekitaldian. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai hemen:

Horratx izendatu dituzten kirolariak eta taldeak (Ainhoa Ostolaza kiroletako zinegotziak eman zien oroigarri bana):

* Amets Carrera, Oier Duran eta Borja Seco (judo).

* Iraitz Oiarbide eta Lazaro Oiarbide (ehiza).

* UKE senior neskak (futbola).

* UKE senior mutilak eta UKE jubenil mutilak (eskubaloia).

* Olatz Pagola (arrauna).

* Julen Gabirondo (sega).

* Nerea Arruti (aizkora).

* Imanol Ansa (erremontea).

* Irune Mateos (atletismoa).

* Erronka berezia: Idoia Esnaola (korrikalaria).

* Kirol ibilbidearen saria: Mikel Iturria (txirrindularitza).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!