Ekintzez betetako egitaraua, urtarrilari begira, Gaztelekuan

Aiurri 2025ko urt. 3a, 09:00

Urte hastearekin batera, askotariko ekintzaz betetako egitaraua osatu du Gaztelekuak: mahai-jokoak, gazteak hizketan, tailerrak, Got Talent, topagunea eta kirol-jarduerak...

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera irekitzen da astelehenetik ostegunera zerbitzua LH6-DBH4 bitarteko gazteentzat. Ostiraletan, berriz, ordutegi berean DBH-ko nerabeei zuzendua egoten da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!