[Bertan behera]

"Mundu digitalean, bidelagun" tailerra, nerabeen gurasoei zuzenduta

Aiurri 2025ko urt. 7a, 09:44

“Mundu digitalean, seme-alaben bidelagun” tailerra izango da herrian, urtarrilean zien otsailean, DBH 1 eta 2. mailako nerabeen gurasoei zuzenduta. Lau saio izango dira guztira: urtarrillaren 14an, 21ean, 28an eta otsailaren 4an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bihar amaituko  da izena emateko epea. 

Urnietako Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez "gurasotasun positiboa" sustatzea dute helburu hitzorduek, bai eta IKT-ek familia-testuinguruan duten eragina ezagutzea eta familiako kide guztien espazioak zein rolak birplanteatzea ere. Bestalde, teknologiaren arloan familia-testuinguruan sortzen diren erronkak ere izango dira hizpide programan, horiei aurre egiteko jarraibideen berri emateaz gain. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!