“Mundu digitalean, seme-alaben bidelagun” tailerra izango da herrian, urtarrilean zien otsailean, DBH 1 eta 2. mailako nerabeen gurasoei zuzenduta. Urnietako Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez "gurasotasun positiboa" sustatzea dute helburu hitzorduek, bai eta IKT-ek familia-testuinguruan duten eragina ezagutzea eta familiako kide guztien espazioak zein rolak birplanteatzea ere. Bestalde, teknologiaren arloan familia-testuinguruan sortzen diren erronkak ere izango dira hizpide programan, horiei aurre egiteko jarraibideen berri emateaz gain.