Sagardo sektoreak 2025eko txotx denboraldiari hasiera eman dio, gaur goizean, Donostiako Konstituzio plazan. Aurkezpen-ekitaldian sektoreko bozeramaileek zein ordezkari politikoek hartu dute hitza, besteak beste, Maite Retolaza Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren lehendakariak eta Unai Agirre Euskal Sagardoa Deituraren koordinatzaileak.