Sei proposamen, Udaberriko Emakumeen Jabekuntza Eskolan

Aiurri 2025ko urt. 11a, 09:05

Otsaila eta ekaina bitartean, Udaberriko Emakumeen Jabekuntza Eskola izango da herrian, Urnietako Udalaren esanetan, "ahalduntze prozesuen bidez emakumeen partaidetza soziala eta politikoa sustatzeko helburuarekin". Lekaion, Saroben eta Xoxokako eskola zaharrean emango dira ikastaroak. 

Orotara, sei proposamen biltzen ditu programak. Izena eman nahi dutenek gaurtik hasita urtarrilaren 20ra arte izango dute aukera, Bertan herritarren arretarako bulegoan edo Gazte Informazio puntuan. Modu elektronikoan ere egin daiteke, Urnietako Udalaren webgunean sartuta. 

Irakurle eskola feminista

Irakurle talde honetan ahalduntze eta kontzientziatze feministan sakonduko dugu, pentsamendu kokatua eta gorpuztua ardatz hartuta. Horretarako, esperientzia eta pentsamendu feministek sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Euskal Herriari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritiko- feminista garatzeko asmoz trukerako gune bat sortuz.

  • Emagin. Maider Kery Avaristo Iziar
  • Egutegia: otsailak 5, apirilak 3 eta ekainak 5
  • Ordutegia: 16:00-18:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: erroldatuak 6 euro eta erroldatu gabeak 12 euro

Munduko emakume idazleen irakurketa-kluba

Irakurketa-talde honetan munduko hainbat herrialdetako idazleen lanez gozatuko
duzu, emakumeek testuinguru eta errealitate soziokultural ezberdinetan bizi duten
egoera zuzenki edo zeharka aztertzen dutenak.

  • Elkarrekin Hazi Elkartea. Isabel Allende-Robrero
  • Egutegia: martxoak 6 eta maiatzak 8
  • Ordutegia: 18:30-20:30
  • Lekua: Lekaio kultu etxea
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: erroldatuak 4 euro eta erroldatu gabeak 8 euro

Barrez lehertzen

Arduragabeak, amargatuak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak, emakumeak ez diruditenak…. ongi etorriak izango dira tailer honetan. Barre egingo dugu elkarrekin, hasteko eta behin geure buruari egingo diogu barre. Sudur gorri batekin kamuflatuta anonimotasuna mantenduko dugu.

  • Beatriz Egizabal eta Paki Caballero
  • Egutegia: otsailak 22 eta martxoak 1
  • Ordutegia: 9:30-13:30
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: elebitan
  • Prezioa: erroldatuak 8 euro eta erroldatu gabeak 16 euro

Oinarrizko brikolaje-tailerra

Ikastaro honetan, helburu nagusia da gure etxeko bizitzan autonomoagoak izatea eta oinarrizko brikolajeari buruzko nozioak ikastea, hala nola: zulagailuak eta barautsak
erabiltzea, torlojuak sartzea eta ateratzea, kaladora maneiatzea, bisagrak jartzea, txorrotak muntatzea, zisterna baten funtzionamendua eta arriskuak prebenitzeko oinarrizko jarraibideak jasotzea eta modu seguruan lan egitea.

  • Carmen Melchor Serna. Iturgintzako, gaseko eta berokuntzako instalatzailea
  • Egutegia: otsailak 8 eta apirilak 26
  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Prezioa: erroldatuak 10 euro eta erroldatu gabeak 20 euro

Zoru pelbikoa indartzeko tailerra

Zoru pelbikoa, emakumeon gorputzeko atalik garrantzitsuenetako bat izan arren, oraindik ere askotan ezezaguna zaigu. Tailer honen helburu nagusia autokonexioa izango da, gaian sakonduko dugu teoria eta ariketak uztartuz, geure egunerokoan baliagarriak egingo zaizkigun tresnak eskuratzeko.

  • Maider Calvo: kirol teknikaria eta entrenatzaile pertsonala
  • Eguna: martxoak 17, 24, 31 eta apirilak 7
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Ordutegia: 18:00-19:30
  • Hizkuntza: elebitan
  • Prezioa: erroldatuak 6 euro eta erroldatu gabeak 12 euro

Meditazioa eta barne mundua

Bi saio hauetan geure buruarekin konektatzen ikasiko dugu meditazio eta Coaching bidez. Hemen, gure buruaren joan etorriak ulertzeaz gain, hauek sortzen dituzten korronte emozionalen kudeaketa landuko dugu. Gure barne munduaren ezagutzak eta lanketak, bizi kalitate hobeago batetara gerturatze gaitu. Azken finean nor da gu geu baino garrantzitsuagoa bizi honetan? Besteei geure onena eman ahal izateko, gu geu, geure onean egon behar gara. Gure ongizatera itzultzeko teknika eta informazio ugari izango dugu bertan.

  • Leire Laca: Ona meditazioa eta coaching
  • Eguna: martxoak 15, 29
  • Lekua: Xoxokako Eskola zaharra
  • Ordutegia: 10:00-12:00
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Prezioa: erroldatuak 4 euro eta erroldatu gabeak 8 euro

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!