Hogei urteko begirada eguzki-sistemari, Ignacio Tancoren eskutik

Aiurri 2025ko urt. 15a, 09:12

Bi hamarkada luze darama Igancio Tanco urnietarrak espazioari eta bertako mugimenduei begira, ESAko (Europako Espazio Agentzia) eguzki-sistema arloko burua baita. Bada, hogei urteko ibilbidearen errepasoa egiteko, hitzaldia emango du urtarrilaren 22an, asteazkenarekin, Sarobeko arte eszenikoen gunean, iluntzeko 19:00tan. Elhuyar Fundazioko Guillermo Roak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciak aurkeztuko dute hitzordua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!