Ordainketa helbideratuta dutenentzat
Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzen jarraitu nahi eta ordainketa helbideratuta duten bazkideek ez dute inolako
izapiderik egin beharko, abonua automatikoki berrituko baita.
Ordainketa helbideratua ez dutenentzat
Ordainketa helbideratuta ez duten abonatuek urtarrilaren 30a baino lehen ordaindu
beharko dute kuota, txartela berritzeko. Hala egiten ez badute, abonatu izateari utziko
diote automatikoki.
Baja eman nahi?
Baja ematea ordainketa helbideratuta edukita. Abonua berritu nahi ez duten bazkideek, ordea, urtarrilaren 30a baino lehen egin beharko dute baja-eskaera. Baja eskatzeko inprimakia, bazkide izateari uzteko, kiroldegian bertan edo posta elektronikoz (kirol@urnieta.eus) jaso eta entregatu daiteke. Eskatzaileak sinatu beharko du posta elektronikoz aurkeztutako inprimakia.