Garaipenaren bidetik jarraitu nahi dute bi taldeek

Aiurri 2025eko urtarrilaren 17a

Mikel Erro, Urnieta Guria jatetxea taldeko kidea

Lurraldeko senior mailako bi taldeek hasiera biribila eman diote urteari. Lehen mailan, Urnieta Artola harategia taldeak garaipena eskuratu zuen Urolaren aurka (34-31). Eta, bigarren mailan, Urnieta Guria jatetxeak Erreka garaitu zuen (29-19).

Bi taldeek ere asteburu honetan garaipenaren bidetik jarraitzeko aukera dute.

Urtarrilak 19, igandea

12:00, Legazpi. Lurkide Legazpi-Urnieta Guria jatetxea

12:00, Urnieta. Urnieta Artola harategia-Fagor Aloña Mendi

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!