Abiatzear da Kutxabank Masters Txapelketa, Galarretan

Aiurri 2025ko urt. 16a, 08:24

Azpiroz, Ansa II eta Barrenetxea IV, txapelketaren aurkezpenean.

Lehen partida, larunbat honetan, Ansa II eta Azpirozen artekoa izango da. Barrenetxea IV da txapela lortzeko hirugarren hautagaia.

Azpirozek 30-16 irabazi zion Jabalerari, aurreko asteburuan, Kutxabank Masterseko atarikoan. Ligaxkan, Ansa II .a eta Barrenetxea IV izango ditu aurkari. Lehen partida larunbat honetan izango da Ansa II eta Azpirozen artekoa.

Finala otsailaren 8an jokatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!