Kutxabank Masters Txapelketako finala eskura dauka

Aiurri 2025ko urt. 22a, 08:16

Iaz txapeldun izan zen.

Ligaxkako lehen partidan Ansa aise gailendu zitzaion Azpirozi. Asteburu honetan Barrenetxearen aurka ariko da eta, emaitzaren arabera, finalera sailkatu daiteke zuzenean.

Larunbat honetan, Ansa II vs Barrenetxea IV

16:30ean hasita, Kutxabank Masters Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da Galarretan. Ansak lor dezake finalerako txartela eta, emaitzaren arabera, aukerak asko murriztuko zaizkio Azpirozi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!