Bertan izan dira , besteak beste herriko zein lurraldeko ordezkari politikoak eta Urnietako ekoizleak, alegia Altuna sagardotegia zein Eula sagardotegia. Jorge Segurado alkateak egin zituen aurkezpenaren gidaritza-lanak.
Gorputz handiko uzta
Beste askoren artean, Patxi Iribarrek hartu zuen hitza, aurtengo herriko sagardoaren gaineko azalpen guztiak emateko: orotara, 171.150 litro sagardo ekoitzi dituzte 2024ko uztan Urnietako sagardotegiek, eta horietarik 86.000 litro dira Euskal Sagardoa. Azken horretarako, horrela, 125.000 kilo sagar erabili dizute ekoizleek, Oianumeko nagusiaren esanetan: "Uzta txikia izan da, baina izaera handikoa. Beraz, kolore eta gorputz handikoa atera da; luzera begira, bilakaera oso ona izango du aurtengo sagardoak".
Tanco, protagonista berezia
Aurten, Ignacio Tanco urnietarra izan da ekitaldiko gonbidatu berezia. Europako Espazio Agentzian, eguzki-sistema burua da eta bere eskutik iritsi da herriko lehen txotx ofiziala: "Sagardo hau galaktikoa da!". Aukeran Dantza Konpainiak Agurra dantzatu dio Txanbolin Txistulari Bandaren laguntzaz.