Behin epea amaituta, izena emandako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko da eta ikusgai egongo da, bi astez. Epe hori igarota eta erreklamazioak ebatzita, lursailetako bat eskuratu nahi dutenen behin-betiko zerrenda atera eta zozketarako deia egingo da.
- Desgaitasuna duten herrikideak: 2 partzela esleituko dira, horietako bat taldearen ezaugarriei erantzuteko prestatua.
- Langabetuak: 15 partzela esleituko dira.
- Ikastetxeak, taldeak, elkarteak: 5 partzela esleituko dira.
- Familia ugariak: 5 partzela esleituko dira.
- Kupo orokorra: 22 partzela esleituko dira.
Kuotak erabiltzaile profilaren arabera aldakorrak badira ere, oro har, urteko 50 euro ordiandu beharko dituzte herritarrek lursaila erabiltzeagatik. Horrez gian, Urnietako Udalak gehitu du 100 euroko fidantza utzi beharko dutela bizilagunek eremu publikoa "modu egokian" erabiltzen dela ziurtatzeko: "Fidantza hori bueltatu egingo da espazioaren lagapena amaitzean".