Carlos Alamo Pinedak 75 txandetan eman izan du odola, Ana Maria Pascual Centenok 80 txandetan, eta, Francisco Javier Pastor Antonek, berriz, 100 alditan.
Jorge Segurado alkatearen, Izaskun Miner Urnietako Odol Emaileen Taldeko kidearen eta Luke Goñi Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko ordezkari eta erizainaren eskutik jaso zituzten esker oneko oroigarriak.
Seguradok eta Goñik eredugarritzat jo zuten hirukotearen jarrera; “azken batean, zuek erakusten dituzuen kontzientzia eta konpromisua, eredu gisa balio dute gizartearentzat”.