Garrantzi handiko bi partida dituzte aurretik

Aiurri 2025ko ots. 9a, 07:00

Ligako azken bi jardunaldien ateetan dira Urnieta KEko gorengo mailako erregionalak, eta Ilintxa eta Orioko taldeen aurka emaitza ona lortu behar dute. Etxean galdu ostean, Legazpin hiru puntuak eskuratzeko gogoz dira gorritxoak. Igande honetan da partida, arratsaldeko 16:30ean hasita.

Emakumezkoen Gorengo erregionalaren 2.multzoan jokatzen ari da Urnieta, eta ligako azken bi partidak emozio handikoak izango dira: Asteburu honetan Legazpin jokatuko dute azken aurrekoa, eta azkena Urnietan izango da Oriokoren aurka.

LIGA, 16. jardunaldia: URNIETA-GOIERRI GORRI B 1-2
Sailkapena:

1   DEBAGOIENA 28 p.

2   SEGURA AIZKORRI 28 p.

3   ORIOKO 23 p.

4   AIZTONDO 22 p.

5   URNIETA 18 p.

6   GOIERRI GORRI B 16 p.

7   ILINTXA 16 p.

Taldekideen mezua

Partida erabakiorrak dituzte aurretik. Lehena, asteburu honetan: "Aurrekoa norgehiagoka gogorra izan zen guretzat. Gogor gabiltza lanean, eta, hilabete honetan, bi final gelditzen zaizkigu. Sinisten dugula argi dago, lortu nahi duguna ere gertu dugu, baina, lortu arte, sufritu egin behar dugu. Igandean, Legazpiko partidara animatzera joateko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Irene Paredesen zelaian jokatuko dugu! Denon artean 3 puntuak etxera ekarri nahi ditugu!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!