"Bihotzez hizketan. Nola lagundu bizitzako azken fasean" hitzaldia, Zilegi Eskolan

Aiurri 2025ko ots. 12a, 13:47

Urte osoan egiten ditu Zilegi Eskolak ekimenak.

"Bihotzez hizketan. Nola lagundu bizitzako azken fasean" hitzaldia emango du Iñigo Gutierrezek herrikideak, Zilegi Eskolaren eskutik. Hala, otsailaren 27an izango da hitzordua, kiroldegiko box-etan. Arratsaldeko 18:00tan hasiko da eta sarrera librea izan arren, AEK-k azaldu bezala, komeni da izena ematea aldez aurretik, lekuak mugatuak baitira, bi bide ipini ditu horretarako:  zilegieskola@aek.eus helbide elektronikoa edo 662 338 747 telefono-zenbakia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!