Bertso-afaria antolatu dute Urnietako Gaztetxeak eta Aiurrik, Altuna sagardotegian

Aiurri 2025ko ots. 14a, 14:46

Txotx-denboraldian bete-betean sartuta, bertso-afaria antolatu dute Urnietako Gaztetxeak eta Aiurrik, martxoaren 21ean, Altuna sagardotegian. Etxe gertukoak izango dira bi protagonista bereziak: Eli Pagolak eta Unai Gaztelumendik girotuko dute iluntzea. Gaurtik aurrera eta martxoaren 18ra bitarte, eskuragarri daude txartelak Kantoi zein Matxo tabernetan eta Aiurriko erredakzioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!