Eguerdian ekingo diote ospakizun giroari, 12:00tan, poteoan, Frontoi tabernatik hasita. Ondoren, 14:30ean bazkaria egingo dute Plazido Muxika plazan, jolasen aurretik, tripa bapo betetzeko. Hala, arratsaldean Bixkor txarangak borobilduko du egitaraua.
Antolatzaileek iragarri dutenez, tiketak salgai daude, jada, Frontoi eta Matxo tabernetan, 15€-ko prezioan. Horrez gain, nork bere edalontzia eraman beharko duela iragarri dute.