Honatx, mezua eta bertsoak: "Itxaso arrandegiko lankideok erretiroa hartuko dugu datorren martxoaren 1ean. Eskerrak eman nahi dizkizuegu herritar eta bezero guztiei, zuen sukalde eta platerak betetzeko urte guztiotan gugan jarritako konfiantzagatik; ia 40 urteren ostean arrandegiak zabalik jarraituko du eta, ea beste hainbeste ere egiten dituen. Mostradorearen beste aldean ikusiko gara. Mila-mila esker bihotzez. Alfontxo, Nekane eta Aingeru".
Agurreko bertsoak
Yurramendin hasi ta
Idiazabal gero,
ia berrogei urte
zabaldu ezkero,
Pasaitik Urnietara
goizero-goizero
legatz, lupi, barbarin,
antxoa ta mero.
Hondartzarik ez baina
"Itxaso" hor bego.
Erretiroa hartzeko
garaia da, kitto!
Beti eskamak kentzen
ez gera biziko.
Komertzio txikia
ez ote da hilko.
Bertako bezeroak
eutsi horri tinko!
Betiko eskertuta
goaz zuekiko.