Igoera fasera sailkatzeko lanean ari da Urnieta

Aiurri 2025ko ots. 20a, 12:08

Artxiboko irudia.

Urnieta Artola laugarren postuan da, eta igandean hirugarrenaren kantxan ariko da asteburuan.

Urnieta Artola Harategia Lurraldeko 1. mailako taldeak  4. postuan darrai, Euskadiko Txapelketarako igoera fasera sailkatzeko aukerekin. Aurreko asteburuan zarauztarrak 36-26 garaitu zituzten. Sei jardunaldi baino ez dira geratzen denboraldia amaitzeko eta emozioa ez da faltako. Asteburu honetan hasita! Igande goizean Eibarren ariko baitira, sailkapenean hirugarrenaren aurka.

ESKUBALOIA LURRALDEKO 1. MAILA, 16. jardunaldia:
UKE ARTOLA-ARITZBATALDE 36-26

Sailkapena:

1   HONDARRIBIA BIDASOA 28 p.

2   DONIBANE 23 p.

3   MEK EIBAR 21 p.

4   URNIETA ARTOLA 20 p.

17. jardunaldia. Otsailak 23, igandea:

MEK EIBAR-URNIETA 10:00

 

Leizaran-Urnieta Guria, larunbatean Allurralden

Lurraldeko bigarren mailan garaipen berria eskuratu zuten urnietarrek. Larunbat honetan, 16:30ean hasita, Leizaranen aurka ariko dira. Urnieta 2. da sailkapenean eta, Andoain, 3.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!