Bestalde, ostegun honetan, "Bihotzez hizketan. Nola lagundu bizitzako azken fasean" hitzaldia emango du Iñigo Gutierrezek herrikideak, kiroldegiko box-etan, arratsaldeko 18:00tan.
Aipatutako ekintza guztien sarrera librea izan arren, AEK-k azaldu bezala, komeni da izena ematea aldez aurretik, lekuak mugatuak baitira. Bi bide ipini ditu horretarako: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikoa edo 662 338 747 telefono-zenbakia.