Antolatzaileek adierazi dutenez, oinarrizko edukiak jorratuko dira bertan: materialaren aurkezpena, ertzak zorroztea, zoletako zuloak estaltzea, argizaria ematea, fijazioen mantentzea... Jada, irekita dago izen-ematea, martxoaren 14ra bitarte: Kantoi tabernan egin behar da, 10 euro ordainduta. Bazkideen kasuan, 5 euro ordaindu beharko dituzte. Orotara, hamar lagunentzako tokia izango da.