“Nahastumbury” antzezlana taularatuko du Barrexerkak, Saroben

Aiurri 2025ko mar. 4a, 11:58

Berriki estreinatu du Barrexerka konpainiak "Nahastumbury" antzezlana. Bada, Urnietan egingo du geldialdia, martxoaren 23an, iluntzeko 19:00tan. 

Euskaraz izango da obra eta zazpi euro balio ditu sarrerak. Dena dela, bina sarrerako lau sorta zozkatuko ditu Urnietako Udalak, izena ematen duten herritarren artean. 

Sinopsia
Umorezko esketxak eta antzerkiak uztartzen dituen ordubeteko emanaldia.
Pertsona batek, laguntasun batek, boligrafo batek, untxi batek, lokal batek… Guztiak du
bere historia. Ezberdina izaten da, ordea, benetako historia eta horretaz gogoratzen
dena. Auzoko bizilagunek teoria hori egiaztatzen dute maiz, baina ezin daiteke asko
fidatu haien ahotik irteten denaz. Froga gehiago behar izanez gero Nahastunbury-ra
joateko gonbita luzatzen dute, non guztia argituta edo erabat nahastuta irtengo den
bertaratutako pertsona.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendariak: Maialen Sorzbabalbere, Mikel Irazusta.
  • Aktoreak: Ekain Arrieta, Graxi Arregi, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Garazi Mitxelena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!