Irakurketa-saioak, haurren irakurzaletasuna sustatzeko

Aiurri 2025ko mar. 6a, 15:52

Haurrei zuzenduriko irakurketa-saioak izango dira, martxoan eta apirilean herrian: Mestiza Elkarte Artistiko Soziokulturalak gidatuko ditu hitzorduak eta 0-6 urte bitarteko urnietarrek izango dute bertan parte hartzeko aukera, gurasoek edo hezitzaileek lagunduta. Ekimena berriro antolatzea erabaki du Urnietako Udalak, "aurreko urtean izan zuten erantzun bikaina ikusita".

Adinaren araberako bi eskaintza izango dira: lehena, Lekaio kultur etxeko areto nagusian; eta, bigarrena, liburutegian.

Liburu baby kluba

Proposamena 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Antolatzaileek adierazi bezala, haurrek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute saioetara, eta hura ere jardueraren partaide izango da, "funtsezkoa" baita gurasoek edo tutoreek ere prozesuan parte hartzea, "bertan hasitako bideak etxean jarraipena izan dezan".

  • Martxoak 12, 17:00
  • Martxoak 26, 17:00
  • Apirilak 2, 17:00

Liburu txiki kluba

Aurreko proposamenaren dinamika berdina izango, baina kasu honetan, 4-6 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Hemen helduen parte hartzea hautazkoa izango da.

  • Martxoak 19, 17:00
  • Apirilak 9, 17:00

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!