Irakasle bila dabil Lourdes Iriondo musika-eskola

Aiurri 2025ko mar. 7a, 09:27

Irakasle baten bila dabil Lourdes Iriondo musika-eskola, bi irakaslai emateko: batetik, "Musika eta mugimendua" eta, bestetik, "Lengoaia musikala". Datorren asteko astearte gauean itxiko da izena emateko epea. 

Aldi baterako kontratua eskaintzen du musika-eskolak, jardunaldiaren % 70,83an.

  • Astelehena 13.15-20:45
  • Asteartea 16:45-20:15
  • Asteazkena 13:15-20:45
  • Osteguna 16:45-20:15

Beharrezkoa da batxilergo-ikasketak izatea, baita euskarako C1 maila ere. Era berean honako hau ere baloratuko da:

  • Eskarmentua eskolak ematen: musika eta mugimendua, musikaren lengoaia, instrumentua...
  • Musika eta mugimenduko, musika lengoaiko edo instrumentuko erdi-mailako/goi-mailako titulazioa/gaikuntza.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!