Martxoak8 2025

“Puto amor ¿Cómo amamos las mujeres?” antzezlana izango da Saroben

Aiurri 2025ko mar. 7a, 09:52

“Puto amor ¿Cómo amamos las mujeres?” ikuskizuna egongo da Saroben, Emakume* Langileen Nazioarteko Egunaren harira. Martxoaren, 9an igandearekin, izango da hitzordua, iluntzeko 19:00tan. Ez da sarrera ordaindu behar. 

Sinopsia
Gaurko «printzesak» nekatuta gaudelako hainbeste konturekin: estereotipoak, rol femeninoak, maitasun erromantikoaren mitoak, sexu femeninoa. Maitasuna, irakatsi ziguten bezala, ospatu genuen bezala, saldu eta erosi genuen bezala, sustraia patriarkatuan ondo sartuta dauka, eta maitasun erromantikoa deritzona da. «Puto amor» ikuskizunak modu ironikoan islatzen du emakume baten bizitza, maitasunean, amatasunean eta sexuan patriarkalizatutako beste hainbat emakumeren antzera, eta bere burua maitatzeko, ezagutzeko eta bere burua zaintzeko lehentasunak bizi garen gizarte sexista eta matxista honetan batzuetan korrontearen aurkako borroka dakarrela.

Fitxa artistikoa

  • Gidoia, antzezlea, zuzendaria: Dora Gálvez
  • Argazkitzapena: Albano Barriocanal
  • Bideoa: Jonh Soto
  • Ikus-entzunezko errealizadorea: Jonh Soto
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!