Martxoak8 2025

Elkarretaratzea, Emakume* Langileen Nazioarteko Egunaren harira

Aiurri 2025ko mar. 8a, 12:00

Elkarretaratzea izan da, gaur, herrian, Emakume* Langileen Nazioarteko Egunagatik. Hala, Urnietako Udalak deituta, hamarna urnietar bildu da San Juan plazan, goizeko 11:30eko hitzorduan. Bertan, hiru alderdietako ordezkariek, Ainhoa Ostolazak (EAJ-PNV), Consuelo Frutosek (PSE-EE) zein Nagore Brelek (EH Bildu), elkarrekin, EUDELek egun honetarako egindako adierazpena irakurri dute, elebitan.



2025eko martxoaren 8rako EUDELeko Ereduzko Adierazpena


Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena; hiru

hamarkada berdintasunaren bidean

Gaur, 2025eko martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Beijingo Adierazpena
eta Ekintza Plataforma adopzioaren 30. urteurreneko ospakizunarekin bat egin nahi dugu.
1995ean Beijingen egin zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutako
akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak
gauzatzeko munduko ibilbide-orria abian jarri zuten.

Ibilitako azken 3 hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira, baina bilakaera
desorekatua izan da eta oraindik munduko herrialde bakar batek ere ez du lortu emakumeen
eta gizonen arteko genero-berdintasuna. Hala eta guztiz ere, berdintasun-indizeek aurrerapena
nabarmena izan dela erakusten dute, berdintasun-politiken araudi- eta erakunde-garapena eta
mugimendu feministaren bultzada iraunkorra bateratu diren testuinguruetan.

30. urteurren horrek konpromisoak eta borondateak berritzeko aukera ematen digu, Beijingen
adostutako berdintasunaren helburuak lortzeko, beharrezkoak diren baliabideak bideratuz,
erronkei eta oraindik dirauten oztopoei aurre egiteko.

Euskal erakundeek eta, bereziki, tokiko gobernuek, 30 urte hauetan metatutako ebidentzia
dute, eta horrek agenda feminista globalean oinarritutako berdintasun-politiken bermatu eta
legitimatu egin du.

Euskal udalek genero-berdintasunaren lorpena bizkortzeko mundu-mugimenduarekin bat egin
dute, emakumeen eta nesken ahalduntzearen eta emakumeen eskubideen defentsaren
aldeko apustua eginez. Tokiko eremutik arlo kritiko globaletan aurrera egiten laguntzeko,.......
Udalak ondorengo konpromisoak hartuko ditu:

1. Sustapen-egiturak baliabide eta langile nahikoz hornitzea, berdintasunerako etaindarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko politikak garatzeko, Berdintasunerako Politika Publikoen Kalitate-Estandarren arabera. '

2. Emakumeen elkartegintza eta elkarte feministak sustatzea, horien bidez, berdintasunpolitika publikoetan, emakumeak solaskideak izan daitezen eta eragin dezaten.

3. Tokiko gobernuetan emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko etaeragiteko errazten dituzten baldintzak sortzeko akordioak hartzea.

4.Tokiko arreta- eta koordinazio-protokoloak eguneratzea, emakumeen aurkakoindarkeria matxistaren biktimak eta bizirauleak onbideratzeko.

5. Herritarren artean, indarkeria matxistari aurre egiteko programak garatzea, gizonak etamutikoak bereziki mugiaraziz.

6. Zainketen ekonomia eraldatzeko tokiko prozesuak abian jartzea, ikuspegi feministatik.

7. Berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako borrokari buruzko tokiko ekintza-planetan jasotako agenda feministen gaineko kontuak ematea, aldian-aldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!