Kontzertua egingo dute Lourdes Iriondo musika-eskolak eta Hernaniko Gazte Bandak, elkarrekin, hilaren 15ean. Pelikuletako soinu-bandak abiapuntu moduan hartuta, Saroben egingo dute hitzordua, arratsaldeko 18:30ean: Tasio, Captain Marvel, Game Of Thrones, Avengers, Volver, How Toctrain Your Dragon… Doinu ezagunak entzuteko aukera izango dute herritarrek.