Maiatzaren amaiera aldean izan ohi dira Gazte Festak eta, jada, egitaraua osatzen hasteko deialdia egin du Jai Batzordeak. Bilera izango da martxoaren 19an, 18:30ean, kiroldegiko box-etan: "Proposamenak edo ekintzak bilerara ahalik eta landuen eramatea eskatzen da". Horrez gain, Inauterien balorazioa ere egingo da.