Aste Santuko eskaintza, Gaztelekuan

Aiurri 2025ko mar. 18a, 09:04

Aste Santuan ere herrian gelditzeko aitzakia eman nahi die nerabeei Gaztelekuak: askotariko hitzorduz betetako egitaraua osatu du, apirilaren 14tik, 25era bitarte. 

Ekintza horietakoren batean parte hartzeko interesa dutenek martxoak 19-apirilak 2
bitartean eman beharko dute izena. Horretarako, izena-emateko orria jaso beharko dute
Gaztelekuan guraso edo tutoreek sinatuta entregatzeko.

  • Apirilak 14: Billar txapelketa bikoteka, Gaztelekuan 16:00-20:00.
  • Apirilak 15: Scape room goizez + hondartzan jolasak arratsaldez, Donostian 10:00-19:15.
  • Apirilak 16: Laser-tag, 10:00-14:00çApirilak 22: Graffiti tailerra, Gaztelekuan 16:00-20:00.
  • Apirilak 23: Zinea, Errenteria 15:15-20:15.
  • Apirilak 24: Topaketa (sukaldaritza + bazkaria+ jolasak), Gaztelekuan 12:00-19:00.
  • Apirilak 25: Futbol txapelketa, Kiroldegian 10:00-14:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!