Ongi-etorri saioa, bizilagun berriei

Aiurri 2025ko mar. 21a, 11:10

Ongi-etorria eman nahi die Urnietako Udalak herrira bizitzera gerturatu  berri diren bizilagunei. Asteazkenean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean, Lekaio kultur etxean.

Elkar ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, udal zerbitzuak aurkeztuko ditu PSE-EE alderdiko Herme Gonzalezek, Udaleko bigarren alkateordeak. Bertan izango dira gainerako ordezkari politikoak, baita Jorge Segurado alkatea ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!