Jakina zen Urnieta Artola Harategiak Euskal Ligan jokatzeko play-offean aritzeko aukera ziurra zuela. Aurreko asteburuan ligako Gizonezkoen 1. Lurraldeko txapelketako azken jardunaldian, beraz, ezer gutxi zegoen jokoan urnietarrentzat.
ESKUBALOIA
LURRALDEKO 1. MAILA, 22. jardunaldia: UROLA-URNIETA 31-28
Sailkapena:
1 HONDARRIBIA BIDASOA 40 p.
2 DONIBANE 33 p.
3 MEK EIBAR 29 p.
4 ORDIZIA 27 p.
5 URNIETA ARTOLA 25 p.
UKEkoak ez ziren eroso egon pistan. Bi taldeen arteko lehen zati parekatuan, atsedenaldira, 15-16ko emaitzarekin iritsi ziren urnietarrak. Erritmoak ez zuen behera egin bigarren zatiaren hasieran, non etxekoak pixkanaka markagailuan nagusi izango ziren, amaiera bitarte 2-3 goleko errentari eutsiz. Liga amaituta, play-offa iritsiko da: finalaurrekoetan Donibane izango dute aurkari. Azken aurreko jardunaldian Urnietan berdinketarekin amaitu zen partida.
Garaipenak nagusi, asteburuan
Urnieta Ñam Jatetxeak Pulpo garaitu zuen etxetik kanpo (13-21), gorrien partida bikainean. Aurrerapen handia erakutsi dute denboraldi honetan. Urnieta Kamox Precisionek urteko bigarren garaipena lortu zuen (24-20), Leizaran Txuria mendean hartuta. Eta kadete mailako Urnieta IÒaki Mecanizadosek garaipen garrantzitsua lortu zuen (29-26) Elgoibarren aurka, bere multzoko lidergoari eusteko.