Denboraldi biribila egiten ari dira

Aiurri 2025ko api. 14a, 08:08

Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan. 1. mailako infantil taldea denboraldi biribila egiten ari da. Aurreko asteburuan Lazkao garaitu zuten (2-0) eta denboraldia maiatzeko lehen asteburuan amaituko dute Lasarte-Orian, Texasen aurka.

Ez dute partidarik galdu denboraldi osoan.

Urte bikaina 1.mailako infantilak egiten ari diren urtea. Denboraldi guztian partidurik galdu gabe, dagoeneko azken bi jardunaldi geratzen dira liga amaitzeko eta semifinaletan sarturik dute pentsakizuna.

Aste honetan larunbat goizez etxeko azken partidua Lazkaoren aurka izan dute eta liga Texasen aurka amaituko dute maiatzaren aurreneko astean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!