Taxi-zerbitzu zabalagoa izango da aurrerantzean Buruntzaldean

Aiurri 2025ko api. 14a, 09:56

Iturria: Lagaceta del taxi.

Taxi-zerbitzu eskasiari aurre egiteko asmoz, joan den urtean ipini zen martxan Donostia, Buruntzaldea eta Oarsoaldea barne hartzen dituen Araubide Bereziko Eremua. Hori horrela, hiru eskualde horietako taxi-gidariek eremu horretako gainerako herrietan lan egin dezakete, herri bakoitzak ezarritako egun eta ordutegietan.

Zeintzuk dira herri horiek, baina? Orereta, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Donostia, Hernani, Astigarraga, Andoain, Usurbil, Lasarte-Oria eta Urnieta. Azken horren kausan, urte osoan 20:00etatik 7:00etara gaitu da aukera hori, bertako zerbitzua erabili ahal izateko. 

Tarifari dagokionez, berdinak dira udalerri horientzat guztientzat. Aurten, % 5,02ko igoera onartu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!