Azkorterako errepidea moztuta egongo da goizean, baina bertaratu nahi duen ororentzat doako autobus zerbitzua egongo da Pintore kaletik 10:00-14:00 bitartean. Autobusak "behar beste" joan-etorri egingo dituela iragarri du Urnietako Udalak. Azken igoera 12:15ean izango da.