Hiru bide ipini ditu Urnietako Udalak izena emateko: aurrez aurre, Bertan bulegoan zein Lekaio kultur etxean edota modu digitalean, galdetegia bateta.
Eguzkitzan blai!
Hiru txandatan banatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra izango dira udalekuak, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Adinari dagokionez, 2013-2021 urteen bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udalekuak dira.
- 1.txanda: ekainak 23-27
- 2.txanda: ekainak 30 uztailak 18
- 3.txanda: uztailak 21-24
Kuotari dagokionez, lehen eta hirugarren txandetako prezio arrunta 32,49 eurokoa izango da. Familia ugarientzat edo guraso bakarreko familientzat berriz, 26 eurokoa. Bigarren txandaren kasuan, 97,47euro eta 78 euro izango dira. Bestalde, Urnietan erroldaturik ez daudenek tarifa horiei % 20 erantsi beharko diete.
Kirol udalekuak
Hiru txandatan banatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra izango dira udalekuak, goizeko 10:00etatik 13:00etara (astean bi egunez jarduera bereziak egingo dira, 9:30etik 13:30era). 2013-2016 urteen bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udalekuak dira.
- 1.txanda: ekainak 23-27
- 2.txanda: ekainak 30 uztailak 18
- 3.txanda: uztailak 21-24
Kuotari dagokionez, lehen eta hirugarren txandetako prezio arrunta 54,16 eurokoa izango da. Familia ugarientzat edo guraso bakarreko familientzat berriz, 43,33 eurokoa. Bigarren txandaren kasuan, 162,48 euro eta 129,99 euro izango dira. Bestalde, Urnietan erroldaturik ez daudenek tarifa horiei % 20 erantsi beharko diete.
Bi udalekuetan, zaintza-zerbitzua egongo dela iragarri du Urnietako Udalak: "Udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan".