Urtarrilean hasi eta asteburu honetan amaituko da txotx garaia Galarraga baserrian. Denboraldi ona izan da, bezero ugari izan dituelako. Aurrerantzean, Altunako sagardoa bi modutara dastatu ahal izango da: botilan edo txotx mugikorrean.
"Gertutasunez eta gertukoekin egiten dugu lan Altuna sagardotegian", horixe errepikatu ohi du Xabier Altunak. Eta geroan ere horrela izango da. Agurtik aurretik, eskerrona adierazi nahi izan du sagardogile gazteak: "Eskerrik asko denboraldi osoan gurera gerturatu zareten guztioi! Gogoratu kupel desberdinetako sagardoa botilan edo txotx mugikorrean izango duzuela eskuragarri urte osoan".