Antia literatur-lehiaketako sari-banaketa ekitaldia

Aiurri 2025ko mai. 8a, 15:35

On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXXI edizioaren sari-banaketa izan zen atzo iluntzean, Sarobe arte eszenikoen gunean.  Ander Lacalle aktoreak zuzendu zuen hitzordua, Amane Arearen musikaz lagunduta. Adinaren araberako hiru kategoria izan dira aurten: Iñigo Legorburuk irabazi du helduen kategorian; gazteen kasuan, Nina Lopezek; haurren artean, berriz, Elke Garmendiaren idazlana saritu du epaimahaiak.

Haurren kategoria
1. Saria (200 euroko kultura-bonua): Elke Garmendia Celaya “Apirilak 23” idazlanarengatik.
2. Saria (150 euroko kultura-bonua): Elaia Zaldua Lizeaga “Miren eta Muliskoko misterioa” idazlanarengatik.
3. Saria (120 euroko kultura-bonua): Intza Arbaizagoitia Ledesma “Mikelen sekretua” idazlanarengatik.

Gazteen kategoria
1. Saria (500 euro): Nina Lopez Rodriguez “Lotura baten taupadak” idazlanarengatik.
2. Saria (300 euro): Naroa Callejon Beldarrain “Iluntasunaren ondarea” idazlanarengatik.
3. Saria (150 euro): Hayat Serrano Benali “Jatorrizko sustraiak” idazlanarengatik.

Helduen kategoria
1. Saria (1.800 euro): Iñigo Legorburu Arregi “Simetriak” idazlanarengatik.
2. Saria (1.000 euro): Gotzon Plaza Jaio “Artista askea” idazlanarengatik.

Erlazionatuak

Antia literatur sariketa

Aiurri mai 08, 16:59 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!