Finalaurrekoa jokatuko dute, asteburuan

Aiurri 2025ko mai. 9a, 07:00

Urte bikaina egiten ari da Urnieta KE infantil 1. mailako taldea. Denboraldi guztian ez dute partidarik galdu eta asteburu honetan txapeldunen faseko finalaurrekoa jokatuko dute Donostiako Puio zelaian.

Txapeldunen fasea jokatzea oso talde gutxiren esku dagoen aukera da eta urnietarrek, aurten, meritu osoz jokatuko dute. Izan ere, denboraldi osoan ez dute partidarik galdu. Oso erregularrak izan dira eta, gainera, denboraldia bikain amaitu dute. Partida bakarra berdindu eta gainerakoak irabazi: marka da, gero! Berdinketa bakarra Texasen aurka izan zen ligako 9. jardunaldian. Aurreko asteburuan amaitu zen liga eta itzuliko partidan Urnietak 0-8 garaitu zuen Lasarte-Oriako taldea.

Gerta ala gerta, denboraldi biribila izango da. Baina behin txapeldunen fasera iritsita, helburua irabaztea da. Etxekoen eta lagunen animoak ez zaizkie faltako, larunbat honetan, Donostiako Puio zelaian jokatuko duten partidan.

Taldeko jokalariak

Argazkian, taldeko jokalari gehienak ageri dira. Honatx, izen-abizenak: Ignacio Goikoetxea, Asier Arana, Gorka Lopez, Xabi Agirre, BeÒat Gonzalo, Unax Ramos, Alex Brea, Andoni Rosco, Ander EgaÒa, Unax Hernandez, Ekaitz Nieto, Marcos Garcia, Nico Rosco, Abraham Martin, Ekaitz Alzuri, Marcos Jerez, Marc Prudencio, Aimar Roman eta Markel Ezama. Argazkian ez dira ageri baina taldeko kide dira ere Arkaitz Rodriguez eta EÒaut GoÒi. Aimar Lizaso eta Gorka Vega dira entrenatzaileak.

TXAPELDUNEN FASEA. Finalaurrekoa:

VASCONIA-URNIETA KE Infantilak
Larunbata, 10. 10:00. Puio futbol zelaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!