Seniorren Gorengo Mailan, martxoaren amaieran, Urnieta KE igoera fasea jokatzeko ateetan geratu zen. Kopari heldu zioten, jarraian, eta jokatutako partida guztiak irabazi dituzte. Joera on horri esker, bi jardunaldiren faltan, kopako finala jokatzeko txartela ziurra dute. Aurkaria nor izango den jakitea falta da. Beste multzoan lehia estuagoa da eta, ziurrenik, Ilintxa eta Usurbil artean erabakiko da.
FUTBOLA. SAILKAPENA
1 URNIETA KE 18 p.
2 SANTO TOMAS LIZEOA 10 p.
3 ZARAUTZ B 10 p.
KOPA, 9. jardunaldia:
ATOTXA RIVER-URNIETA
Igandea, 11. 15:30.