Ikasleekin batera goiz-goizetik hasiko dugun festara gonbidatu nahi zaituztegu, zu, zuek eta herrietako hainbat pertsona eta eragile. Bereziki gustatuko litzaiguke gure ikasleen mintzodromoan parte hartzea, hainbat gairi buruz aritu ahal izateko, denok herritar, bakoitza bere marmarrekin eta karkarekin, baina denok euskaraz.
Ikasletegia jarri diogu izena festa honi, eta Hernaniko Tilosetan egingo dugu maiatzaren 31n. Goizean hasiko ditugu ekintzak, besteak beste, ipuin-poteo bat herri osoan barna. Ondoren, aipatutako mintzodromoa Tilosetan, hainbat gairi buruz euskaraz eztabaidatzeko. Gero, festa on guztietan bezala, jana, edana eta auskaloak.
Nahi genuke, bereziki, mintzodromoan (eta bazkarian) ahalik eta jende gehienak parte hartzea, eta hori antolatzeko komeni zaigu etorriko zareten, eta zenbat, jakitea. Horretarako, idatzi urnieta@aek.eus heldidera.
Mila-mila esker aurretik, maiatzaren 31n elkar ikusiko dugulakoan, agur bero-bero bat.