Elgoibar eta Urnieta artean jokatuko da finala, Lazkaon

Aiurri 2025ko mai. 16a, 07:06

Infantil mailako txapeldunen faseko finala igandean izango da, 11:30ean hasita, Lazkaon.

Azken partidaraino galdu gabe, historiarako marka utziko du Urnieta KE infantil mailako taldeak 2024-2025. denboraldian. Finalaurrekoan Vasconia 0-5 garaitu zuten eta, asteburu honetan, Elgoibarren aurka dute finala. Irabazi edo galdu, lorturikoa ez dute berehalakoan ahaztuko. Hori bai, geroan pentsatu aurretik asteburu honetako partida irabazi nahi dute Aimar Lizaso eta Gorka Vegaren jokalariek.

TXAPELDUNEN FASEA.

Finalaurrekoa:

VASCONIA 0-5 URNIETA KE
ELGOIBAR 5-2 ALLERRU

Finala:

ELGOIBAR-URNIETA.
Igandea, 18. 11:30, Arizti-Handi. Lazkao.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!